GURE TALDEA

Lilura Dermoestitika Zentrora ongi etorria ematen dizugu, hurbilen aurkituko duzun zentrorik osatuena da.
 

Lupe Garcia naiz

“Nire taldearekin batera ongizatez eta poztasunez beteko zaitugu zure gorputz-atal bakoitza zainduz. Horretarako, tratamendu ezberdinak erabiltzen ditugu gailu ezberdin, elikadura, masajeak eta puntako produktuekin batera.” “Lan handia egiten dugu etortzen zaren egunean dena zuretzako gertu eta zure gustura izateko. Gure enpatia, gertutasuna, antolaketa eta profesionaltasuna antzematea nahi dugu. Sartzen zaren momentutik irtetzen zaren momenturaino zerbitzu ezin hobea izatea nahi dugu.”

Kaixo, Karmen naiz

“Urte asko daramazkit zuekin egunerokotasuna partekatzen. Asko eskertzen dizuet nire bizitza pertsonalean eta lakenoan eman didazuen guztiaz. Espero dut gure zerbitzu ezberdinekin zure bizitza atseginagoa eta pozgarriagoa egitea”.

Kaixo, Amaia naiz

“Atsegin handiz zure arazo eta behar estetikoei erantzuna ematen diet, gainera, zure ongizatea eta lasaitasuna bilatzea dut helburu.”

Kaixo, Izaskun naiz

“Izugarri gustatzen zait Liluran egiten dudan lana. Oso aberasgarria da niretzat, beti gaude gauza berriak ikasten eta puntako tratamenduak eta produktuak erabiltzen.”

Kaixo, Lorea naiz

“Txikitatik lagunei eta familiakoei makillatzen eta azala zaintzen izugarri gozatzen nuen. Gustuko dut Liluran lan egiteko moduaz, hau da, Liluran egiten den tratamendu bakoitza oso pertsonalizatua da, bezero bakoitzaren beharren arabera berau ondo sentiarazteko.”